Oinarrizko Errenta, Estatuak
eskubide osoko orori edo gizarte horretan bizi denari
ematen dion diru-sarrera da, hiritartasun eskubide bezala,
honek ez badu ordainduriko lanik egin nahi, kontutan
hartu gabe aberats ala txiro den. Beste erara esanda,
ez da kontutan hartuko beste diru-iturrik dituen ezta
norekin bizi den. Oinarrizko Errentaren Sareak, 2001ean
ekin zion lanari.
Oinarrizko Errentaren izenarekin edo beste batekin,
proposamena suspertzen ziharduen jendeak eta gaiaren
aspektu desberdinak ikertzen zituen jendeak elkarrekin
ekin zioten Elkartearen eratzeari. Estatutuen 4. artikuluak
honako hau dio: "Oinarrizko Errentaren proposamenaren
ezagutza hobeago eta bere bideragarritasunerako, Oinarrizko
Errentari buruzko ikerketa zientifikoa eta bere sustapena
Elkartearen helburuak dira". Oinarrizko Errentaren Sarea,
Basic
Income European Network (BIEN) nazioarteko erakundeak
2002ko irailean, Genevan, bere biltzarra egin zuenetik
sekzio ofiziala da.
Daniel Raventos-ek koordinatzen dituen WEB orrialde
hauek; Oinarrizko Errentaren defentsa akademiko, sozial
edo politikoen eta hauen funtsatzean interesaturik diren
pertsona eta taldeentzako tresna baliagarririk izan
nahi dute WEB orrialde hauek. Bertan, ekimen sozial
honekin zerikusirik duten hainbat gertakari, ekimen
eta eztabaiden berri ere ematen dira. Oinarrizko Errentarekin
zerikusirik duten ekimen, iradokizun, dokumentuak igorri,
proiektuen edo besteren berririk emateko, Àlex
Boso, Sandra
González, Francisco
Ramos edo Daniel
Raventós-ekin harremanetan jar zaitezkete. |