LANKIDETZA HITZARMENA, UNIVERSIDAD PAÍS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ETA OINARRIZKO ERRENTA SAREAREN ARTEKOA CONVENIO DE COLABORACIÓN ENTRE LA UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Y RED DE RENTA BÁSICA
Leioan, 2016ko otsailaren 22an En Leioa, a 22 de febrero de 2016
BILDU DIRA REUNIDOS
Batetik, IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA jaun txit argia, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko (aurrerantzean UPV/EHU) errektorea, erakunde horren ordezkari gisa (erakundearen IFK Q-4818001B da eta egoitza Leioa), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko estatutuek, otsailaren 15eko 17/2011 Dekretu bidez onartutakoek (2011/02/24ko EHAA), ematen dizkioten eskumenak erabiliz. De una parte, el Exmo. Sr. D. IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA, Rector Magnífico de la Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea (en adelante UPV/EHU), como representante de esta institución y en virtud de las competencias que le otorgan los Estatutos de la Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea aprobados por Decreto 17/2011, de 15 de febrero (BOPV 24/02/2011), con CIF Q-4818001B y sede en la ciudad de Leioa.
Bestetik, DANIEL RAVENTÓS PAÑELA jauna, Oinarrizko Errenta Sarea elkarteko (aurrerantzean RRB) presidentea, elkarte horren ordezkari gisa (bere egoitza Bartzelonan du, Xarxa Renda Bàsica, Facultat d’Economia, Departament de Teoria Sociològica, Filosofia del Dret i Metodologia de les CCSS; Bartzelonako Unibertsitatea, 2. dorrea, 3. solairua), elkarte horren estatutuek ematen dizkioten eskumenak erabiliz. De otra parte, D. DANIEL RAVENTÓS PAÑELLA, Presidente de la Asociación Red Renta Básica (en adelante RRB), con domicilio social en Barcelona, en la Xarxa Renda Bàsica, Facultat d’Economia, Departament de Teoria Sociològica, Filosofia del Dret i Metodologia de les CCSS; Torre 2, Planta 3, de la Universidad de Barcelona, como representante de esta Asociación y en virtud de las competencias que le otorgan los Estatutos de la misma.
Bi aldeek hitzarmen hau betetzeko behar besteko gaitasun juridikoa aitortzen diote elkarri, eta honako hau Las partes se reconocen mutuamente capacidad jurídica suficiente para suscribir el presente Convenio en nombre de las respectivas entidades, y al efecto
ADIERAZI DUTE EXPONEN
LEHENENGOA.- UPV/EHU zuzenbide publikoko erakundea da, gizartearen zerbitzura dagoena. Goi mailako irakaskuntza eskaintzen du, bere eskumenen eremuan, honako hauen bitartez: irakaskuntza, ikerketa, ikasketa, kultura eta unibertsitate hedakuntza. UPV/EHUk bere gain hartzen du zerbitzu horien kalitatea eta bikaintasuna bermatzeko konpromisoa. Balioak transmititu eta jakintza bermatzeko instituzioa denez, ardura berezia du unibertsitate zabalkuntza eta hedakuntza gauzatzen, batez ere gizarte eta kultur desberdintasunak murriztu daitezen, eta bizitza politikoan, kulturalean eta sozialean modu hobean parte hartzea ahalbidetzeko baldintzak sor daitezen. PRIMERO.- Que la UPV/EHU es una Institución de Derecho Público, al servicio de la sociedad, para prestar en el ámbito de su competencia, con el compromiso ineludible de calidad y excelencia, el servicio de la enseñanza superior mediante la docencia, la investigación, el estudio, la proyección cultural y universitaria, que por su papel de institución transmisora de valores y sancionadora del saber, tiene una especial responsabilidad en hacer efectivo la difusión y proyección universitarias, orientadas en particular a la reducción de las desigualdades sociales y culturales, y a la creación de las condiciones que permitan una mejor participación en la vida política, cultural y social.
BIGARRENA.- UPV/EHUren helburua da, besteak beste, munduko mota guztietako desberdintasunez jabetzen diren profesionalak hezi eta prestatzea,   pertsona horiek gai izan daitezen gizarteen aurrerapenari galga egiten dioten arazoez eztabaidatzeko, betiere ekitatea, iraunkortasuna eta giza eskubideekiko begirunea arreta handiagoz kontuan hartzen dituen ikuspuntu batetik eginda. Horren adierazgarri dira hainbat eta hainbat erakunde eta organismorekin eginda dauden lankidetza hitzarmenak.  SEGUNDO.- Que la UPV/EHU tiene entre sus fines la formación y preparación, en el nivel superior de la enseñanza, de profesionales conscientes de las desigualdades de todo tipo que existen en el mundo y con capacidad de participar en los debates sobre los problemas que afectan al progreso de las sociedades en una clave de mayor equidad, sostenibilidad y respeto a los derechos humanos. Prueba de ello son los convenios de colaboración existentes con un amplio número de entidades y organismos. 
HIRUGARRENA.- RRB Basic Income Earth Network nazioarteko organizazioaren atal ofiziala da eta Oinarrizko Errenta sustatzen duten eta horren alderdiak ikertzen dituzten pertsonak biltzen dituen elkarte bat da. Elkartearen helburuak dira Oinarrizko Errentari buruzko azterlanak eta ikerketa zientifikoa sustatu eta hedatzea proposamena eta horren bideragarritasuna hobeto ezagutzeko. TERCERO.- Que la RRB, sección oficial de la organización internacional Basic Income Earth Network, es una asociación que agrupa a personas que promueven la Renta Básica e investigan aspectos de la misma. Son fines de esta asociación la promoción y difusión de estudios y la investigación científica sobre la Renta Básica, para un mejor conocimiento de la propuesta y su viabilidad.
LAUGARRENA.- Bi aldeek dute lankidetzarako esparru bat ezartzeko interesa bi erakundeen helburuak beteko dituzten jarduerak eta lanak antolatzeko.Adierazitako guztiagatik, alde biek honako hau CUARTO.- Que ambas partes están interesadas en establecer un marco de colaboración para la realización de actividades y trabajos conducentes al cumplimiento de los fines de ambas instituciones.Por todo lo expuesto, ambas partes
ADOSTU DUTE ACUERDAN
Lankidetza hitzarmen hau formalizatzea, kontuan hartuta ondoko Formalizar el presente convenio de Colaboración, con arreglo a las siguientes
KLAUSULAK CLÁUSULAS
LEHENA.- HELBURUA PRIMERA.- OBJETO
Hitzarmen honen helburua da lankidetzarako esparru bat sortzea UPV/EHUk eta RRBk elkarrekin ekimenak aurrera eramateko prestakuntzaren, ikerketaren eta sentsibilizazioan arloan. Es objeto del presente Convenio crear un marco de colaboración para el desarrollo de iniciativas conjuntas a llevar a cabo entre la UPV/EHU y RRB en el ámbito de la formación, investigación y sensibilización.
BIGARRENA.- JARDUN EREMUA SEGUNDA.- ÁMBITO DE ACTUACIÓN
Bi aldeen arteko lankidetza mugatuko da hitzarmenaren lehenengo klausulan deskribatutako ekimenak garatzera. Zehazki:1.Oinarrizko Errentari eta ezartzeko jarraitu daitezkeen estrategiei buruzko ikerketa sustatzea, master eta gradu amaierako lanak egitea barne dela.

2.Gaian adituak diren pertsonak prestatzen eta hobetzen laguntzea.

3.Oinarrizko Errentan interesa duten pertsonen eta erakundeen arteko komunikazioa sustatzea, bai eta horri buruzko informazioa truka dezaten bultzatzea ere.

4.Oinarrizko Errentari buruzko biltzarrak, bilerak eta bestelako jarduerak antolatzea.

5.Gaiarekin zerikusia duten lanak argitaratzea.

6. Oinarrizko Errenta Espainiako Estatuan edo bertako autonomia erkidego edo foru lurralderen batean ezartzeko aukerari buruzko eztabaida publikoa eta gizartearen parte-hartzea bultzatzea.

7.Bi aldeek ados jarrita hitzarmen honetako helburuak lortzeko antolatzen dituzten bestelako jarduerak.

La colaboración entre las partes se circunscribe al desarrollo de las iniciativas descritas en la cláusula primera del Convenio. En concreto:1. Promover la investigación sobre la Renta Básica y las posibles estrategias de implantación, incluyendo la realización de Trabajos Fin de Máster y de Grado.

2.Contribuir a la formación y perfeccionamiento de personas expertas en la materia.

3. Promover la comunicación y el intercambio de información sobre la Renta Básica entre personas e instituciones interesadas en la misma.

4. Organizar congresos, reuniones y otras actividades sobre la Renta Básica.

5. Editar publicaciones relacionadas con la materia.

6. Promover el debate público y la participación social sobre la posible implantación de la Renta Básica en el Estado Español o en alguna de sus Comunidades Autónomas o territorios forales.

7. Cualesquiera otras actividades que de común acuerdo adopten las partes y favorezcan la consecución de los fines del presente convenio.

HIRUGARRENA.- LANKIDETZAREN GARAPENA TERCERA.- DESARROLLO DE LA COLABORACIÓN
Hitzarmen honen babesean egiten den jarduera eta proiektu bakoitzak aparteko tramitazioa izango du, kasu bakoitzari dagozkion arauei jarraiki. Tramitazioan jaso beharko dira lankidetzaren nondik norakoen xehetasunak, eta aldeen konpromisoak, hala ekonomikoak (horrelakorik egonez gero) nola bestelakoak. 

Hitzarmen hau garatzeko egiten diren hitzarmen, akordio, kontratu eta bestelako dokumentuetan, bakoitzari dagozkion xehetasunez gainera, honako hauek ere jaso beharko dira:

a)   Elkarlanean egindako ikerketen emaitzen jabea nor izango den, emaitzok nola ustiatuko diren, eta zelan arautuko den parte hartzaileen konfidentzialtasuna.

 

b)   Elkarrekin erabili beharreko ikerketarako azpiegituren banaketa, eta, behar izanez gero, horiek erabiltzeko baldintzak.

Cada una de las actividades y proyectos que se realice al amparo del presente Convenio deberá ser objeto de tramitación específica, de acuerdo con la normativa que, en cada caso, resulte de aplicación, en los que se reflejará pormenorizadamente la dimensión y el alcance de la cooperación, así como los compromisos, tanto económicos (si los hubiere) como de cualquier otro tipo asumidos por las partes.Los convenios, acuerdos, contratos y cualesquiera otros documentos que desarrollen el presente Convenio, además de los extremos que le sean propios, deberán contemplar y regular los siguientes aspectos:

a) Titularidad y régimen de explotación de los resultados de la investigación que se deriven de la colaboración, así como el régimen de confidencialidad al que debe someterse el personal participante.

b) Utilización compartida de infraestructuras para la investigación, determinando en su caso, las condiciones de utilización de la misma.

LAUGARRENA.- DATU PERTSONALEN BABESA CUARTA.- PROTECCIÓN DE DATOS DE CARÁCTER PERSONAL
Informazioa zabaltzerakoan Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa bete beharko da, baita hirugarrenei dagokien konfidentzialtasun eskubidea errespetatu ere. Cualquier transmisión de información quedará limitada por la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, así como por el respeto al derecho de confidencialidad hacia terceros.
BOSGARRENA.- JARRAIPEN BATZORDEA QUINTA.- COMISIÓN DE SEGUIMIENTO
Hitzarmenaren babespean jarraipen batzorde bat sortuko da, bi aldeen ekintzei jarraipena egiteko eta ekintzok koordinatzeko, betiere bakoitzaren eskumen eta eginkizunen arabera, hitzarmen honetan zehaztutako betebeharrak eta helburuak betetze aldera. 

Jarraipen Batzordea parekidea izango da. Lau kide izango ditu: Batzordeburua, idazkaria eta bi bokal.

·       Batzordeburua UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa izango da, edo horrek eskuordetutako pertsona.

·       Idazkaria RRBko presidente koordinatzailea izango da, edo horrek eskuordetutako pertsona.

·       Bokal bat UPV/EHUkoa izango da eta UPV/EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoak izendatuko du.

·       Bokal bat RBBkoa izango da, eta bere presidenteak izendatuko du.

 

Batzorde hori arduratuko da hitzarmen hau interpretatzeaz, hitzarmenaren babesean egindako jarduerak programatu, jarraitu eta baloratzeaz, baita hitzarmena garatzean sor daitezkeen alderdi guztiak erabakitzeaz ere. Zehatz-mehatz, batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

a)   Hitzarmen honetan jasotako ekintzak bete daitezen bultzatzea.

 

b)   Aldeek hala eskatuta, hitzarmena garatzeko ekintzak definitzea eta egoki jotzen dituen behar adina batzorde tekniko sortzea.

 

c)    Hitzarmen hau interpretatu eta gauzatzean sor daitezkeen zalantzak eta kontuak argitu eta erabakitzea.

 

d)   Hartutako konpromisoen jarraipena eta azken ebaluazioa egitea.

 

e)   Hitzarmena garatzeko egindako jarduerak dokumentatzea.

Alde bietako edozeinek eskatu ahal izango du bilerak egitea, hitzarmen hau bete dadila sustatzeko eta jarraipena egiteko, sor daitezkeen arazoak eta eztabaidak ebazteko, bai eta jarduerak programatu eta ebaluatzeko ere.

Bileretako akta egingo da eta bertan idatziz jasota geratuko dira hartutako erabakiak. Oinarrizko lankidetza hitzarmen honen babesean egiten diren hitzarmen espezifikoetan, hitzarmen bakoitzeko jarduerei egingo zaien jarraipena deskribatuko da.

En el seno del presente Convenio se crea una Comisión de Seguimiento cuyo objeto será efectuar el seguimiento conjunto y coordinar las actuaciones de las partes, dentro del marco de sus respectivas competencias y funciones, en orden al cumplimiento de las obligaciones contraídas y objetivos generales del presente convenio.La composición de la Comisión de Seguimiento tendrá carácter paritario. La formarán cuatro personas: la Presidenta/e; el Secretario o Secretaria y dos vocales.

·       La Presidencia estará al cargo del Decana/o de la Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social de la UPV/EHU o persona en quien delegue.

·       El Secretariado estará a cargo del Presidente/a Coordinador/a de RRB o persona en quien delegue.

·       Un/a vocal pertenecerá a UPV/EHU y será designada por el Decana/o de la Facultad de Relaciones Laborales y Trabajo Social de la UPV/EHU.

·       Un/a vocal pertenecerá a RRB y será designada por su Presidenta/e

Dicha Comisión tendrá como funciones la interpretación del presente Convenio, la programación, seguimiento y valoración de las actividades derivadas del mismo, así como la resolución de todas aquellas cuestiones que surjan en su desarrollo. En concreto, serán funciones de la Comisión:

a) Impulsar la ejecución de las acciones previstas en el presente Convenio.

b) A petición de las partes, definir acciones y crear cuantas comisiones técnicas considere oportunas para el desarrollo del Convenio.

c) Aclarar y decidir cuantas dudas y cuestiones puedan plantearse en la interpretación y materialización del presente Convenio.

d) Realizar el seguimiento y evaluación final de los compromisos asumidos.

e) Documentar las actividades realizadas en el desarrollo de este Convenio.

Cualesquiera de las partes podrá solicitar la realización de reuniones con objeto de impulsar la ejecución del presente Convenio y su seguimiento, la resolución de las incidencias y controversias que pudieran surgir, así como la programación y valoración de las actividades derivadas del mismo.

De esas reuniones se levantará, en su caso, acta en la que se reflejen de manera escrita los acuerdos adoptados. Los Convenios Específicos que se suscriban al amparo del presente Convenio describirán el seguimiento de las actuaciones realizadas dentro del ámbito de colaboración particular en cada uno de ellos.

SEIGARRENA.- LANKIDETZAREN ZABALKUNDEA SEXTA.- DIFUSIÓN DE LA COLABORACIÓN
Bi erakundeok hartzen dute konpromisoa hitzarmen honek helburu duen lankidetza nabarmentzeko, baita hitzarmen honen babesean sinatzen diren berariazko hitzarmenak ere.Ondorio hauetarako, lankidetza hitzarmen honen emaitza litzatekeen jakintzaren argitalpen, dibulgazio ekitaldi eta ustiapen guztietan espresuki ageri beharko da alde bien arteko lankidetza, erakunde bien irudi korporatiboen agerikotasuna bermatuz, antzeko ezaugarri eta tamainarekin, sartu beharreko beste batzuk egonik ere. Ambas partes se comprometen a destacar la colaboración objeto del presente Convenio, así como de los Acuerdos Específicos que se suscriban al amparo de éste.A tales efectos, en todas las publicaciones o actos de difusión y explotación del conocimiento generado, fruto de este Convenio de Colaboración, se deberá dejar expresa constancia de la colaboración entre las partes, garantizándose la visibilidad de la imagen corporativa de ambas organizaciones con similares características de representatividad o tamaño, sin perjuicio de otras que procedan.
ZAZPIGARRENA. – INDARRALDIA SÉPTIMA.- VIGENCIA
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31n bukatuko da. Urtebetez luzatu ahal izango da berez, baldin eta bi aldeetako batek hitzarmena amaitu baino hilabete lehenago salatzen ez badu. El presente convenio entrará en vigor a la fecha de su firma y finalizará el 31 de diciembre de 2016, prorrogándose tácitamente por períodos de un año, salvo denuncia de cualquiera de las partes con al menos un mes de antelación a la fecha de vencimiento.
ZORTZIGARRENA.- ALDAKETA OCTAVA.- MODIFICACIÓN
Alderdi batek eskatuz gero, hitzarmen hau aldatu ahal izango da, biak ados badaude. Hitzarmenean egindako aldaketek eragina izan dezaten, idatziz jaso beharko dira eta behin bi aldeek sinatutakoan, hitzarmenari erantsiko zaizkio. El presente Convenio podrá ser modificado de mutuo acuerdo a solicitud de cualquiera de las partes. Todas las modificaciones precisarán para su eficacia de la forma escrita y se adjuntarán al mismo como addenda una vez que ésta haya sido firmada por ambas partes.
BEDERATZIGARRENA.- HITZARMENA BERTAN BEHERA GERATZEA ETA HORREN ONDORIOAK NOVENA.- EXTINCIÓN Y SUS EFECTOS
Honako hitzarmen hau bertan behera utziz gero, honen babesean sinatutako akordio eta kontratuak indarrean jarraituko dute indarraldia bukatu arte.Bi aldeek irakurri dute hitzarmen hau eta ados daude bertan adierazitakoarekin. Beraz, hitzarmenaren bina ale sinatu dute ondorio bakarrerako, goian adierazitako lekuan eta egunean. En el caso de extinción del presente Convenio, los convenios o contratos suscritos al amparo del mismo mantendrán su vigencia hasta la finalización de los mismos.Habiendo leído las Partes el presente Convenio y hallándose conformes con su contenido, lo firman por duplicado y a un solo efecto en el lugar y fecha arriba indicados.
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA jn

UPV/EHUko errektorea / Rector de la UPV/EHU

 

 

 

 

DANIEL RAVENTÓS PAÑELLA jn

Oinarrizko Errenta Sarea elkarteko presidentea

 

 

 

 

 

D. IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA UPV/EHUko errektorea / Rector de la UPV/EHU

 

 

 

 

D. DANIEL RAVENTÓS PAÑELLA

Presidente de la Asociación Red Renta Básica