1996. urtean, Euskal Herriko Unibertsitateko langile-talde batek (irakasleak eta administrazio-pertsonala) elkartasunerako funtsa osatu genuen. Ordutik, konpromezua hartu dugu soldataren %0,7aren baliokidea hilabetero emateko, UPV/EHUko kideek pobrezia eta bazterkeria-egoerekiko solidaritatea sustatzearren. Diru honi esker, GKEEen proiektuak finantzatzen ahal dira, alfabetizazio eta/edo lehenengo hezkuntzaren arloan nagusiki. Beste alde batetik, elkarte honek dituen helburuen artean, unibertsitateko elkarteari elkartasunezko jarduerak proposatzea, aberastasunaren banaketa injustuaren ondorioak pairatzen dutenekiko harreman eta loturak sendotzea xede harturik. Honetarako, urteroko jardunaldiak egitea deliberatu dugu abenduaren 10aren inguruko datetan, Nazio Batuen Erakundeak data honexetan onartu baitzituen Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsala.
25. artikulua: “Pertsona orok du bizimodu egokia izateko eskubidea, bai berari eta bai bere familiari osasuna eta ongi izatea bermatuko diena, eta batez ere janaria…”

EGITARAUA

Astearte, azaroak 30, 17.00etan
• Jardunaldien aurkezpena errektore jaunaren eskutik.
• UPV/EHUaren %0,7 Elkartasun-Fondoaren aurkezpena.
• Pedro Alonso-en hitzaldia (Bartzelonako Fundació Clinic): “Lankidetza eta Solidaritate Nazioartekoa, bizitza eta osasunarekiko eskubidearen defentsan”
• Solasaldia

Asteazken, abenduak 1, 16.00etan
• Daniel Raventós-en hitzaldia (Bartzelonako Unibertsitatea): “Oinarrizko errenta eta herrialde garatuetan pobreziaren murrizteko duen eraginkortasuna”
• José M. Navajas-en hitzaldia (Mugarik gabeko ekonomialariak) “Pobrezia, mundu globaleko sistema ekonomikoaren problema. Milurtekoaren helburuak:berrikusketa”
• Solasaldia

Ostegun. Abenduak 2, 16.00etan
Gaia: “Erakunde publiko eta pribatuen eginkizuna solidaritate eta pobreziaren arloan”
• Emaus, Mugarik Gabeko Medikuak, Intermon eta Unicef GKEEen esperientzien azalpen laburra.
• Euskal Gobernuaren lankidetzarako saileko ordezkariaren azalpen laburra.
• Mahai-ingurua

Tokia: Zientzia eta Teknologia-Fakultateko paraninfoan, azaroak 30, eta gradu-aretoa, abenduak 1 eta 2, Leioako campusa.. Sarrera librea

UPV-EHUko ikasleentzat, aukera askeko kreditu bat
Izenemateak (dohainekoa): bidali izen-deiturak, NAN, lizentziatura eta telefonoa, %0,7 ELKARTASUN-FONDOko idazkaritzara (Marta Macho Stadler). Matematika saila. Zientzia eta Teknologia-Fakultatea,
e-mail: :mtpmastm@lg.ehu.es , Tlf: 946015352, Fax: 946012516
Izena emateko epea: 2004.eko azaroaren 25 arte

Jardunaldiok abian jartzeko, ezinbestekoa izan da ondoko erakunde honen finantzaketa

Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza
Vicerrectorado de Campus de Bizkaia
Eta lankidetza eskaini digute:
• Unibertsitate-Hedakuntzarako Errektoreordetza
• Zientzia eta Teknologia-Fakultatea

Lugar: Zientzia eta Teknologia-Fakultateko paraninfoan, azaroak 30, eta gradu-aretoa, abenduak 1 eta 2, Leioako campusa
Localidad: Campus de Leioa

(Jornadas)